Avisar de contenido inadecuado

Homenaje A Las Victimas Del Franquismo, Jose Agustin Arrieta en El blog de MarPita

20/04/2010

Joxé Azurmendi: Manifestu atzeratua / manifiesto con retraso II (+)

II

Nik ez dut pakerik nahi

ze pakea ez da libertadea

(kasi ahantzita neukan

zaharraren zaharrez)

Bainan prosaiko aurkitzen dut

hitzea.

Ez nuke hil nahi

Termopila-ko heroe bat bezala.

ezta korda eman bat gabeko

erloju zahar bat bezala ere,

zer esanik ez.

Prosaiko aurkitzen dut nola edo hala.

Bainan nire herriari

indarra egiten zaio. Niri ez.

Ni apaiz pribilejiatu bat...

19/04/2010

Joxé Azurmendi: Manifestu atzeratua / manifiesto con retraso I (+)

Panfleto bat idatzi nizunkondenatu nahi banauzuinjustiziarik kometa ez dezazun.

IGure herriak ez dauka kondairarik.Pobrea da. Ez daukapirata koxkor pare batlangile sofritu batzuk,muga zentzugabe asko,mila zorigaiztobesterik. Ez da gutxi.Euri gortina batek ixten dugure kalendarioa.Ez, ba, bilatu kondaira unibertsalenliburu handietan gure inperiorik.Agina-ko zero bat zengure inperio guztia. Ta...