Avisar de contenido inadecuado

Joxé Azurmendi: Manifestu atzeratua / manifiesto con retraso II (+)

{
}

II

Nik ez dut pakerik nahi

ze pakea ez da libertadea

(kasi ahantzita neukan

zaharraren zaharrez)

Bainan prosaiko aurkitzen dut

hitzea.

Ez nuke hil nahi

Termopila-ko heroe bat bezala.

ezta korda eman bat gabeko

erloju zahar bat bezala ere,

zer esanik ez.

Prosaiko aurkitzen dut nola edo hala.

Bainan nire herriari

indarra egiten zaio. Niri ez.

Ni apaiz pribilejiatu bat naiz,

aitortu behar diot hauxe irakurleari,

ze ni ez naiz gizon korriente bat,

ezan ohi dan bezala, inola ere.

Ni sakratua naiz

ta ez nagu seguru bainan

zerbati zoragarria

izan behar du horrek.

Politikatan eta ez zikintzeko

ikasi nuen. Ixturio luze bat.

Eta nire herriari indar egiten zaio.

Ogia behar duenari seigarren manamendua

predikatzen ikasi nuen.

Zanpatua dagonari esperantza,

aingerueri gizona ta gizoneri infernua.

Ixturio luze bat.

Ta nire herriari indar egiten zaio.

Getsemanina-ko aingeru kontsolatzaillea

izaten ikasi nuen.

Bainan Getsemani-n ez dut inor kausitu,

danak kalbarioan.

Indar egiten zaio.

Pakea predikatzen ikasi nuen,

danak kalbarioan,

indar egiten zaio,

hau zan Gernika-ko arbola.

Ta nork askatuko digu herria?

Zaharrak zahar dira,

gazteak gaz teeegi.

Libertadea baino nahiago dute

ezkerra intelektualek.

Langilleak eskolara ez baino

klasera otsegiten dituzte.

Artistak ederra sortzeko daude.

Bainan libertadea ez da eder,

ez dago ezkerrean.

Etorkizunean dago.

Gure partiketan ez da inor gelditu

libertadearendako.

Handik Aitor, Amaia, Lelo

eta Lirelo

eta Gernika-ko arbola

eta mito guztien alienazioak.

Bainan nork askatu behar digu herria?

herriak berak ez bada! Eta denok

gera herria.

Denok gera herria.

Mito guztiak narruturik,

ez zaigu gelditzen

Magdalena Larralde

(bertso bat gure kondaira guztia)

besterik.

Indar egiten zaio,

zeinek egin behar dio libertadea?

Bitarten, nik egin ez nuena

egin gabe gelditzen zaio

herriari. Azkenea neuri

(eta zeuri, maitea)

Inork erein ez zuen eguzkia,

inork altxatu gabeko horizontea,

inork kontsolatu nahi ez zuen arratsaldea

gabe gelditzen da.

Itsaso gabeko plaia guztiekin,

zerurik gabeko izarrekin,

azkenik ez duen

esperantzea nekatu ahul abaildu batekin.

Libre ezinda

ta etsitzeko adore falta itsu

denegatu xinel agortu batekin.

Horrekintxe bakarrik

inork sinistu ezin dituen

ipuin amaika gorabehera.

(Traducción al castellano:

II

Yo no quiero la paz

porque la paz no es libertad

(casi había olvidado esta palabra,

de puro vieja que es)

Pero el morir

me parece algo tremendamente prosaico.

No quisiera morir

como un héroe de la Termópilas.

Ni tampoco como un viejo reloj

al que no se le ha dado cuerda,

por supuesto.

De una u otra forma me parece absolutamente prosaico.

Pero a mi pueblo

se le hace violencia. A mi no.

Yo soy un cura privilegiado,

he de confesarle esto al lector,

porque yo no soy un hombre corriente,

como suele decirse, ni mucho menos.

Yo soy sagrado

y no estoy seguro pero

me parece que eso tiene que ser

algo fantástico.

Aprendí a que no debía mancharme con la política

y todo eso. Una larga historia.

Y a mi pueblo se le hace violencia.

Aprendí a predicar el sexto mandamiento

al que necesita pan,

justicia al que está oprimido,

esperanza al que oprime,

el hombre a los ángeles y a los hombres el infierno.

Una larga historia.

Y a mi pueblo se le hace violencia.

Aprendí a ser

el ángel consolador de Getsemaní.

Pero en Getsemaní no he encontrado a nadie,

todos en el calvario.

Se le hace violencia.

Aprendí a predicar la paz,

todos en el calvario,

se le hace violencia,

éste es el árbol de Gernika.

¿Y quién salvará nuestro pueblo?

Los viejos son los viejos,

los jóvenes demasiado jóvenes.

Los intelectuales prefieren la izquierda

antes que la libertad.

Convocan a los obreros no a la escuela

sino a la clase.

Los artistas dicen que lo suyo es crear lo bello.

Pero la libertad no es bella,

no puede sindicarse,

ni está a la izquierda.

Está en el futuro.

En nuestra distribución de tareas no ha quedado nadie

para la libertad.

Allí lejos, Aitor, Amaia, Lelo

y Lirelo

y el árbol de Gernika

y las alienaciones de todos los mitos.

Per ¿quién va librar nuestro pueblo?

si no es el mismo pueblo! Y todos

somos pueblo.

Todos somos pueblo.

Una vez despellejados todos los mitos,

solo nos queda

Magdalena Larralde

(un verso es toda nuestra historia)

Se le hace violencia,

¿quién va a hacerle la libertad?

Mientras tanto, lo que yo no hice

queda sin hacérsele

al pueblo. A fin de cuentas, a mi

(y a ti, querida/o)

El pueblo se queda

sin el sol que nadie sembró,

sin el horizonte que nadie alzó,

sin la tarde que nadie quiso consolar.

Con todas las playas sin mar,

con las estrellas sin cielo,

con esta cansada, débil, abatida esperanza

que no tiene fin.

Con esta ciega, denegada, mortecina, estéril falta de valor

de quien no puede ser libre

ni tampoco se resigna a ello.

Sólo con eso,

a pesar de todos los cuentos sin cuento

que ya nadie puede creer.)

 ///

(seguirá, lo más pronto posible, la tercera 'III' y última parte del poema)

///

(Del poemario "Antología Poética Vasca" (1) -Frankismoaren biktimei eta askatasunaren aldeko borrokariei omenaldia-", páginas 184, 185, 186, 187, 188; Ediciones Vanguardia Obrera, S.A. //ya desaparecida//; calle Libertad, 7 tercero-derecha, Madrid 1987; traducción al castellano: José Agustín Arrieta; ISBN: 84-96293-38-3; D.L.: M-11182-1987; imprime: Gráficas Maluar, Sdad. Coop. Ltda)

 

(1) Antología dentro del Homenaje a las Víctimas del Franquismo y a los Luchadores por la Libertad

(+) Este poema fue publicado, como se ve, por primera vez por esta antología. Y en bilingüe, para todo aquel lector que no sepa euskera, por primera y única vez. Sin embargo, en Internet se dice que quien primero publicó este poema fue Susa (debe de ser alguna editorial o revista) en 1990 que, como se puede comprobar, no es cierto.

 

 

{
}

Deja tu comentario Joxé Azurmendi: Manifestu atzeratua / manifiesto con retraso II (+)

Identifícate en OboLog, o crea tu blog gratis si aún no estás registrado.

Avatar Tu nombre